Pello Zabala «jakintsua» omendu dute Arantzazun

Erabiltzailearen aurpegia Berria. Jone Arruabarrena 2022ko ots. 4a, 07:58
Haritz Saez de Nanclares osaba Pello Zabalaz mintzo, Arantzazuko hileta elizkizunean. BERRIA

Frantziskotarra zenaren lagun eta senideek azken agurra eman diote. Fraidearen sen ona nabarmendu dute hiletara joandakoek.

Abitu grisa eta urdina eramango luke Pello Zabalak; laino grisezkoa, baina zeru urdinezko tarteekin.  Hala ere, Arantzazuko santutegi aurrean laino grisen atzean eguzki borobil eta argitsu bat antzeman zitekeen, haren aldeko hiletan.

Asteazkenen hil zen Pello Zabala fraide frantziskotarra, idazlea, euskaltzalea eta eguraldi iragarlea, 78 urte zituela. Euskal Herriko hainbat pertsonaia ezagun igo dira Arantzazura, Zabalari azken agurra ematera. Han izan zen, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria. «Hutsune handia utziko du gizarte osoan. Oinordekotza handia utzi du, eta espero dut haren haziak fruituak emango dituela», esan du Zabalari buruz. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere betirako «euskaldunen iruditerian» egongo dela adierazi du: «Euskal Herriko etxe guztietan etxeko izan dela uste dut, eta hori euskaldun baten inguruan esan daitekeen gauza politenetariko bat da».

Maddalen Iriarte EH Bilduko Legebiltzarkidea ere joan da; estimu handia zion Iriartek fraide frantziskotarrari: «Oso inguruan izan dut irratian ibili naizenean, telebistarako deitzen nionean ere beti baiezkoa ematen zidan, eta euskalgintzan aritu garenontzat erreferente bat izan da; horrez gain, familiako kide ere banaiz neurri batean, senarraren amaren lehengusua zelako».

Fraidearen familiakoak ere han izan dira. Santutegiko atarian «goxo» hartzen zituen osaba bezala gogoratzen du Haritz Saez de Nanclares ilobak, eta harritu egin du Zabalaren heriotzak izan duen oihartzunak: «Gaur konturatu naiz nolako garrantzia izan duen Euskal Herrian. Familiakoa zenez, batzuetan ez gara ohartzen norainoko eragina zeukan. Gaur jaiki naizenean ehunka mezu neuzkan, eta egunkaria irakurri zein irratia entzutean sorpresa polit bat hartu dut. Oso harro gaude».

Jarraitu hemen irakurtzen.

Erlazionatuak

Pello Zabala hil da

Tolosaldeko Ataria 2022 ots 02 Amezketa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!