2021/12/22 18:00 - 20:00
Amezketako Udalak Zumadi eskolarekin elkarlanean hezkidetzarako esku-hartze integrala planteatu du Samurrak taldearen eskutik; sexu, genero eta kultur aniztasunarekiko dagoen ezagutza sustatzeko. Herritarrentzako saio irekiak izango dira abenduaren 1ean, 15an eta 22an. Bertan, oinarriz, seme-alaben sexualitate inguruko kasu praktikoak aztertuko dira. Hau da, beste gurasoei benetan gertatu zaizkien egoerak, nola sexu identitate/orientazioarekin zalantzak, jazarpen kasu posibleak, biluztasunarekiko kuriositatea, hala janzkera espresioaren tirabirak, besteak beste.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?