Altuna III VS Laso _ Lau eta Erdiko Finala 2021

Harmailak berriro bete dira gaurko finalean

Leyre Carrasco 2021ko aza. 14a, 20:46

Animoak gertu gertutik jaso dituzte Jokin Altuna eta Unai Laso pilotariek gaur jokatu duten Lau eta Erdiko Txapelketaren finalean.

Azken finalekin alderatuta, frontoiko giroa izan da bi pilotariek gaur jokatu duten partidaren desberdintasunik handiena. Izan ere, animo mezuak eta txalo zaparradak bueltatu dira gaur Bizkaia frontoiko harmailetara. Eserlekuak guztiz bete dituzte ikusleek, 3.000 lagun inguru elkartu baitira gaurko Lau eta Erdiko Txapelketa finaleko partida zuzenean ikustera.

Partida hasteko urduri bazeuden ere, ikusleek argi utzi dute zein den faboritoa: “Jokin faborito ikusten dugu, eta nik uste partida ateratzeko gai ere izango dela”. Altuna. III.a seigarrengoz iritsi da gaurkoan finalera. Aurreko bost finaletatik bi irabazi bazituen ere, gaur bere eguna zela zioten: “Txapelak hirugarrengoz Amezketan bukatuko du”.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!