Altuna III.a beste behin garaile

Leyre Carrasco 2021eko abuztuaren 20a

Argazkia: ASPE

Pilotari amezketarrak bigarrengoz irabazi dio Unai Lasori atzo gauean Donostiako Atano III. frontoian jokatu zuten buruz buruko partidan.

Sarrera guztiak salduta, 800 jarraitzaile inguru elkartu ziren Donostiako Atano III. frontoian Altuna III.ak eta Lasok jokatu zuten Nafarroako Lau eta Erdiko Txapelketaren finaleko "errebantxa" bertatik bertara ikusteko. 274 pilotakaden ostean, ordubete inguru iraun zuen partida aparta eskaini zuten bi pilotariek frontoi osoan zehar.

Laso aurretik jarrita, bost tantoko abantaila izan zuen partidaren hasieran (0-5), baina Altunak marka berdintzea lortu zuen markagailua 7-7 jarriz. Ondorioz, amezketarra aurretik jartzea lortu bazuen ere (13-9), Laso markagailua berdintzeko gai izan zen 14ko berdinketarekin. Hortik aurrera Altuna garaipenera gerturatzen hasi zen, baina Lasok berriz esku hartu eta amezketarraren tantoetara hurbildu zen (19-17). Hala ere, pilotari nafarra ez zen gai izan Altunari aurre egiteko (20-17). Kostata baina merezita. Azken bi tantoak pilotari amezketarrarenak izan ziren markagailua 22-17 jarriz, eta partida beste behin irabaziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!