Altuna III VS Rezusta _ Buruz Buruko Finala 2021

"Elbiak asko daude, holakoak gutxi"

Josu Artutxa Dorronsoro 2021eko ekainaren 26a

Buruz buruko txapela irabazi berritan, omenaldi polita jaso zuen, atzo, Jokin Altuna pilotari amezketarrak. Anjel Mari Peñagarikanok hiru bertso dotore abestu zizkion, publikoa harmailetara itzuli zen egun berean. 

Peñagarikanok Altunari botatako bertsoak:

Beti frontoietan ta
beti txapel gose
batek ezin dezake
gose hori ase
ondo jokatu huen
beti bezalaxe
omenaldi unean
gogoratu hauxe
begira daukakela
hire aitona Joxe

Txapeldun apala da
segi beza hola
badakit barru hortan
bihotza dagola
ta bihotzak sarritan
esaten diola
beti gorde behar dala
holako eskola
azkar senda dadila
Iñaki Artola

Aspaldiko urtetan
habil jo ta hautsi
beste txapel bat badek
ahal dan arte eutsi
amezketarra haizela
nonahi erakutsi
amezketarren sona
ez galtzera utzi
elbiak asko daude
holakoak gutxi

 

Erlazionatuak

Opari politena, ikusleen itzulera

Josu Artutxa Dorronsoro 2021 eka 26 Amezketa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!