Jokin Altuna gailendu zaio Zabaletari gaur jokatu duten Buruz Buruzko finalerdian. 188. pilotakadan 22-8 irabazi ostean, Buruz Buruko bere hirugarren finala jokatuko du amezketarrak, eta oraingo honetan Artolaren aurka arituko da. Eskualdeko bi pilotariak txapelaren alde lehian arituko dira ekainaren 13an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.