Altuna III VS Rezusta _ Buruz Buruko Finala 2021

Artolak finala jokatuko du

Ataria 2021eko maiatzaren 29a

Argazkia: BAIKO

Beñat Rezustari 16-22 irabazi dio alegiarrak Buruz Buruko Txapelketaren finalerdian. "Oso gustura" dagoela azaldu du Artolak.

Lehen finalerdia jokatu du Iñaki Artolak lehen mailako Buruz Buruko Txapelketan eta finalerako txartela lortu du. "Berriz ere oso partida zaila izan da gaurkoa", esan du pilotari alegiarrak. "Tentsio handia izan da, ez naiz inoiz eroso sentitu, eta horretan zerikusia izan du Beñatek [Rezusta]. Oso gustura nago nire buruarekin".

Artolak 10 tanto egin ditu eta lau bakarrik galdu ditu. Rezustak, bere aldetik, 12 tanto egin ditu eta 12 tanto galdu. Bihar jokatuko da beste finalerdia, Jokin Altuna amezketarraren eta Zabaletaren artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!