Altuna eta Mariezkurrena garaile Bergaran

Leyre Carrasco 2021eko urtarrilaren 10a

Altunak eta Mariezkurrenak puntua batu dute Ezkurdia eta Galartzari 22 eta 11 irabazi ondoren.

Mariezkurrenak astindu, Galartzak pilotakada eman eta Altunak bukatu. Honela hasi zen atzo jokatu zuten Ezkurdiak eta Ladis Galartzak, Altuna III.aren eta Mariezkurrenaren aurka Bergaran, 17:30ean hasita. Azkenean, bigarren jardunaldiko bigarren partida Altuna III.ak eta Mariezkurrenak irabazi zuten 22 eta 11 Ezkuardia eta Galartzaren aurka.

Gaur berriz, lehian arituko dira Urrutikoetxea-Imaz, Artola-Aranguren aurka Bilbon, 17:00etan hasiko den bigarren jardunaldiko hirugarren partida. Azkenik, astelehenean izango da laugarren eta azken partida, Zallan, 22:30ean, Jaka-Martija eta Elezkano II.a-Zabaleta bikoteen artekoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!