Amezketako historiaren gaineko informazioa jasotzeko bulegoa zabalik izango da

Ataria 2020ko abenduaren 2a

II. Errepublika, 36ko gerra eta Lehen Frankismoko datuak jasotzeko informazioa bulegoa jarriko du udalak, herritarren eskura, abenduko bederatzi egunetan.

Amezketako Udalak historia lana egin nahi du herrira begira, eta horretarako herritarrei laguntza eskatu die. II. Errepublika, 36ko gerra eta Lehen Frankismoko datuak lortu nahi dituzte.

Informaziorik duten herritarrek daukaten informazioa emateko bulegoa zabalduko du abenduan. Aurrez aurrekorako tokia kultur etxeko Jubilatuen Txokoan izango da, 10:00etatik 12:00etarako ordutegian.

Abenduaren 7, 9, 10 eta 11n egongo da zabalik datorren astean, eta hurrengoan, 14tik 18ra aste osoan izango dute aukera kultur etxetik pasatzeko.

Ordutegi horretara moldatu ezin denarentzat berriz telefono zenbaki bat jarri dute deitu ahal izateko: 677 746 360.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!