Kantura deitu dituzte amezketarrak

Ataria 2020ko azaroaren 28a

Amezketako Gaztelekuko nerabeek bertso bat prestatu dute, eta Euskararen Egunean, abenduaren 3an, herritarrak bertsoa abestera animatu nahi dituzte.

Abenduaren 3a, osteguna, Euskararen Eguna da, eta Amezketako Gaztelekuko nerabeek Euskararen Egunaz gain, bat egin nahi izan dute EITB-k antolatzen duen maratoiarekin. 

Ez negar egin abestia kantatzeko bertsoak idatzi dituzte. Bertso hori, ordea, amezketar guztiek abestea nahi dute, eta deialdia luzatu diete amezketarrei eta kantura animatzea nahi dute. Abenduaren 3an, 17:00etan, Fernando Amezketarraren plazan. "Goazen denok batera euskara bultzatzera eta birusari aurre egitera", adierazi dute.

Parte hartu nahi izanez gero, 688 71 16 75 telefono zenbakira idatzi beharko da, abenduaren 3ko 14:00ak baino lehen.

Hauxe da Euskararen Egunerako eta EITBko maratoirako prestatu duten bertsoa:

Amezketarrak bilduta gaude
gaitz honi aurregiteko
zaindu gaitezen behintzat nahiko
askatasuna lortzeko

Kobitako honek eragindako
ezbehar eta gaitz asko
babesteko ez digu balio
ez maskarilla eta ez kasko

Ez negar egin, gu elkarrekin
Ez negar egin, gu elkarrekin

Birusa honen abiadura
dirudi pistola bala
esperantza bat euki dezagun
aurki alde egingo dula

Ikusiko deu orain guk berak
zer erabaki hartzen dun
ta bitartean zaindu ditzagun
familia eta lagun

Ez negar egin, gu elkarrekin
Ez negar egin, gu elkarrekin

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!