Berriz ere txakur jabeentzat oharra

Ataria 2020ko irailaren 24a

Eremu pribatutik kanpo, txakurrak kontrolik gabe libre ibiltzen dituztenengana zuzendu da Amezketako Udala.

Amezketako Udalak, azken urteetan, aurrerapauso handiak egin direla dio herrian "txakur jabeekin elkarbizitza hobetzeko". Hala ere, badira oraindik "hobetzeko puntuak".

Honen harira, Amezketako Udalak kexa batzuk jaso ditu azken aldian adierazi du, "herriko hainbat txakur jaberen inguruan". Kexa horien bidez, udalak jakin du "txakur batzuk beraien jabeen eremu pribatutik kanpo ibiltzen dira jabeen kontrolik gabe (errepideetan, espaloietan…)". Horrek arazo bat baino gehiago sortzen dituela ekarri dute gogora. Alde batetik, segurtasun arazoak, eta bestetik, kontrolik gabe dabiltzanez pixa eta kaka edozein tokitan egiten dituztela.

Udaletik dei egin diete txakur jabe horiei, "beraien eremu pribatutik kanpo dabiltzanean txakurrak kontrolpean izan ditzatela" azpimarratuz, eta "denon elkarbizitzaren mesederako" izango dela gogorarazi diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!