Urriaren 5ean irekiko dute Gaztelekua

Ataria 2020ko irailaren 23a

Amezketako Gaztelekua erabili nahi duten, eta 2003 eta 2008 artean jaiotakoak direnek izena eman beharko dute. Ostirala da apuntatzeko azken eguna.

Amezketan Gaztelekua martxan jarriko dute, baina aurten bizi den egoera kontuan hartuta, zerbitzua berrantolatuko dute. Hori dela eta, behar-beharrezkoa izango da izena ematea. 

2003 eta 2008 urteen artean jaiotakoek Gaztelekuan parte hartu nahi badute, izen emate galdetegia bete beharko du. Horretarako, https://forms.gle/jDqf5Fjt7mKtVRsU9 loturan sartu, eta bertan azaltzen den izen emate fitxa bete beharko dute. Izen ematea zabalik dago, eta ostirala da izena emateko azken eguna.

Edozein zalantza edo arazo izanez gero, 688 71 16 75 telefono zenbakia jarri dute herritarren eskura,  edota gazteria@amezketa.eus helbide elektronikora idatzi dezakete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!