Odola emateko aukera izango da, bihar, Amezketan

Ataria 2020ko irailaren 15a

Gipuzkoako Odol Emaileak elkartearen eskutik, bihar, odol ateratzea izango da Amezketan. Hitzordua hartzea komeni da.

Gipuzkoako Odol Emaileak elkartea bihar Amezketan izango da. Kultur etxean dagoen Erretirodunen Txokoan izango da, 18:30etik 20:30era. Deia luzatu diete odol emaile direnei, eta baita ez direnei ere.

Jende pilaketak saihesteko 09:30etik 13:30era, hitzordua har daiteke 943 00 78 88 telefono zenbakira deituta. Udaletik jakinarazi dutenez, Gipuzkoako Odol Emaileen elkartetik 09:30etatik 13:30era ohiko emaileei mezu elektroniko bat edo sms bat bidaliko die hitzordua hartzea nahi duten edo ez adieraziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!