Pasahitza (zaharra)

"Hau amets handiegia da"

Naiara Roldan de Aranguiz 2019ko azaroaren 18a

Amagoia Etxeberria goi joskintzako moda diseinatzailea da. Amezketarra ATARIAko estudiora gerturatu da bere azken bildumaren berri ematera. 

Erdian gorriz Amagoia Etxeberria, Balenciaga museoan, desfile amaieran bere modelo eta Sara Zozaya abeslariarekin. MONTE ALBERTIA.

Izan kolekzioaren luxuzko ehun eta print berezietan murgildu gara berarekin. Eta bere orratzak gidatuta gainera, Balenciaga museoraino sartu gara. Bere bilduma berriaren desfile amaieran, Balenciaga museoan bertan, "etxeko gertukoen begiradak bilatu" zituela aitortu du diseinatzaileak, "egindako lanarekin gustura" sentituz. 

Desfilearen une ezberdinak. SANTIAGO FARIZANO.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!