Joseba Ezkurdiak berriro txapela kendu dio Jokin Altunari

Ataria 2019ko azaroaren 17a

22-16 galdu du amezketarrak lau eta erdiko finala. Ezkurdiak eta Altuna III.ak partida borrokatua jokatu dute Nafarroa Arenan.

Sake errematean min handia egin du Jokin Altunak, baina Ezkurdiak, pilotari eman dion abiadurarekin neke handia sortu dio amezketarrari. Gakoetako bat 11-12koan egon da. Altuna III.ak lortu du tantoa baina latz sufritu ondoren. Lehen atseden luzea hartu arren, kosta egin zaio buelta ematea eta hortik aurrera Joseba Ezkurdiaren kolorea izan du finalak, izugarrizko sasoia duela erakutsi baitu beste behin ere.  Iaz, 22-17ko emaitzarekin kendu zion txapela arbizuarrak amezketarrari, aurten, 22-16koarekin. 

Partida amaieran, amezketarrak kolpe handia hartu duela onartu du: "Ez nago gustura egindako partidarekin, inondik ere. Maila hobea ematea daukadala uste dut. Gauza bat da irabaztea edo galtzea, baina bestea, horrelako sentsazioarekin geratzea da. Jokatu ditudan final guztiak kontuan hartuta, oroitzapen txarrena gaurkoan daukat". 

DATUAK

Egindakoak: Ezkurdiak 17 ; Altuna III.ak 11

Galdutakoak: Ezkurdiak 5 ; Altuna III.ak 5.

Sakez egindakoak: Ezkurdiak 3 ; Altuna III.ak 3.

Bi paret: Ezkurdiak 2 ; Altuna III.ak 0.

Dejadaz: Ezkurdiak 1 ; Altuna III.ak 2.

Airez: Ezkurdiak 7 ; Altuna III.ak 5.

Moztuta: Ezkurdiak 3 ; Altuna III.ak 0.

Luze lortuak: Ezkurdiak 1 ; Altuna III.ak 1.

Botez joak: Ezkurdiak 101 ; Altuna III.ak 106.

Airez joak: Ezkurdiak 56 ; Altuna III.ak 44.

Partidaren iraupena: 56.54

Markagailuaren bilakaera: 0-1; 1-3; 6-4; 7-5; 7-6; 8-10; 11-11; 11-12; 12-12; 16-13; 17-16 eta 22-16. 

 

Erlazionatuak

Final baten maila, baita harmailetan ere

Josu Artutxa Dorronsoro 2019 aza 17 Amezketa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!