Gainean Idiazabal gazta bat eraman du Ganboak, helmugan Erronkariko gazta batekin trukatzeko. Bi herrien arteko loturaren bidez, landa eremuko bizimoduaren eta hiriko bizimoduaren arteko zubiak eraiki nahi dira, horretarako bi gazta, bi jatorri izendapen, bizimodu bat eta ogibide bat abiapuntu hartuta. Arruazu-Izaba, 170 kilometroko ibilbidean Iker Karrera amezketarra izan du ondoan Ganboak.