Amezketako Ugarte auzoan festa giroan murgilduta daude. Atzo gauean ekin zieten festei, herri afariarekin eta bertsolarien jardunarekin. Gaurkoan, besteak beste, haurren pilota partidak jokatu dira, eta puzgarriez gozatzeko aukera dute egun guztian. Arratsaldean, hainbat haur zaldian ibili dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?