Olaiz, Larrazabal eta Exposito garaile ostiraleko partidetan

Ataria 2019ko abuztuaren 3a

Joxean Tolosa XXX. Txapelketaren barruan partidak jokatu ziren atzo iluntzean. Hona hemen emaitzak:

Kadeteetan Olaizek 18 (Oiarpe) Ibarrak 8 (Paz Ziganda); gazteetan Larrazabalek 18 (Amurrio) I. Amianok 16 (Tolosa); eta nagusietan Expositok 18 (Pagazpe) Olaetxeak 9 (Irurtzun).

Gaur, berriz, 21:30ean Larrunarri frontoian honako partidak jokatuko dira: kadeteetan Egiguren (Ilunpe), U. Altunaren aurka (Intxurre); gazteetan Senar (Iapke) Ugartemendiaren aurka (Tolosa); eta nagusietan Zubizarreta (Iapke) Apezetxearen aurka (Goizueta).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!