Josu Artola ikustera joateko autobusa antolatu dute

Ataria 2019ko ekainaren 28a

Uztailaren 7an Gordexola Xtreme 2019 proba egingo da Bizkaiko herrian, eta parte hartzaileetako bat izango da Josu Artola amezketarra.

Hori dela eta, autobusa antolatu dute animatzera joateko. Autobusa Beartzana jatetxe ondoko aparkalekutik aterako da, 07:30ean. 10 euro ordaindu behar dira, eta izena udaletxean behar da uztailak 4ko 10:00ak bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!