Ainhoa Zuriarrain da Amezketa Etorkizun taldeko alkategaia

Ataria 2019ko maiatzaren 3a

Amezketa Etorkizun taldeak gaur aurkeztu du Ainhoa Zuriarrain zerrendaburua, San Martinen. Adin ezberdineko herritarrekin osatutako taldea osatu dute.

Jarduera ezberdinetan diharduten kideak direla azpimarratu dute, eta udaletxean esperientzia dutenak direla. Amezketako lehen emakumezko hautagaia da Ainhoa Zuriarrain.

Helburuen artean jarri dituzte: "Amezketa hobe bat izatea, eta herria indartzea, hau da, biziberritzea". Jarduera ekonomikoan sakonduko dute, "lanpostuak hortik datoz, eta baita gauza publiko asko egiteko modua ere". Bestetik, nekazaritza alorrean jarriko dute indarra  "Amezketako lurren %80a baino gehiago nekazaritzako lurrak direla kontuan hartuta". Gaineratu dute, "Amezketako etxebizitzen arazoa urteetan hor dago konponbiderik gabe", eta irtenbidea emango diotela esan dute.

Zerbait egin beharreko gune moduan zerrendatu dituzte San Martin edota Ugarte auzoa, esaterako.

Kanpainaren barruan aurkeztuko dutela programa guztia argitu dute.

Zerrendako kideak:

  • Ainhoa Zuriarrain Etxaniz.
  • Julian Sagastume Garmendia.
  • Joakin Galarza Garmendia.
  • Jose Antonio Artola Mugika.
  • Itziar Altuna Blanco.
  • Itziar Etxeberria Iruetagoiena.
  • Leire Sagastume Oroz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!