Amezketako EH Bilduk udal hauteskundeetarako taldea aurkeztu du

Ataria 2019ko apirilaren 29a

Iñaki Amundarain egungo alkatea izango da alkategaia maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan. Zerrenda "gaztetua eta herriarentzako lan egiteko gogotsu" azaldu dira Amezketako EH Bilduko kideak.

Herria biziberritu nahi dutela eta beraien lana batzordeen inguruan oinarrituko dela esan dute. Hurrengo lau urteetako egitekoetatik ildo nagusi gisa hurrengoak planteatu dituzte: "biztanleriaren jaitsierari buelta emateko estrategiak bilatzea, ur saneamenduarekin batera bidegorria egitea eta alokairu sozialeko etxeak jartzea".

Zerrendako kideak:

  • Iñaki Amundarain
  • Mikel Arteaga
  • Arantza Karrera
  • Iñaki Arandia
  • Alaitz Labaien
  • Jose Mari Sarasola
  • Maria Biktoria Gorostidi
  • Bernar Usabiaga
  • Maria Rosario Goñi
  • Ainitze Labaien

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!