'Ikastolatik Zumadira' liburua aurkeztu dute Amezketan

Ataria 2019ko apirilaren 6a

Festa eguna dute, gaur, Amezketan. Ikastolaren inguruko liburua aurkezteaz gain, lehengo, oraingo eta datozen ikasleek elkarrekin bazkaldu dute frontoian. 

'Ikastolatik Zumadira' liburuaren aurkezpena egin dute, eguerdian, Amezketako kultur etxean. Ikastolaren sorreratik hasi eta gaur egunera artekoa bildu dute, eta herritarrei aurkeztu nahi izan diete. Horren ostean, omenaldi xume bate egin nahi izan diete herritarrek ikastolaren sorreran parte hartu zutenei, eta haien senideei. Jarraian, 250 lagun inguru elkartu dira frontoian bazkaltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!