"Partida erabakigarria da guretzat"

Ataria 2019ko urtarrilaren 24a

Igandeko materiala gaur aukeratu dute Tolosako Beotibarren. Jokin Altunak, binakako txapelketan, amaiera arte bizirik egon nahi dutela esan du.

Altuna III.ak ongi daki igandeko partida erabakigarria izango dela; "horrez gain, Iñaki (Artola) eta hauen partidari begira egongo beharko dugu. Guk gurea irabazi beharra daukagu". Amezketarrarentzat txapelketak gazitik gehiago dauka gozotik baino: "Zaila doa. Ez gara ari gozatzen. Aurkariak gu baino hobeto ari dira jokatzen eta askotan sufritzea tokatu zaigu. Ondo ari zarenean oso erraza da dena, baina bestela ez". Txapelketa bukatu arte dena emateko prest agertu da Jokin Altuna: "Pilotarioi lehiatzea gustatzen zaigu, eta horretan saiatuko gara; bukaerara iritsi arte bizirik egoten saiatuko gara".

Tolosako jaialdia

Urtarrilak 27, igandea, 17:00etatik aurrera

Ugalde -Jaunarena

Peña II - Aranguren


Altuna III - Martija

Irribarria - Zabaleta


Dario - Ruiz

Arteaga II - Urretabizkaia II

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!