Amezketako argazki lehiaketako saridunen izen-abizenak argitaratu dituzte

Ataria 2018ko abenduaren 10a

31 herritarrek hartu dute parte Amezketako udal egutegia osatzeko argazki lehiaketan. Orotara 84 argazki aurkeztu dituzte, eta epaimahaiak aukeratu ditu saridunak.

Alkateak, zinegotzi batek eta Zumadi Eskolako irakasle batek osatu dute epaimahaia, eta nabarmendu dutenez, «argazki asko aurkeztu ez ezik, argazkien maila estetiko ederra eta ikusgarria» izan da: «egutegi bat baino gehiago osatzeko modukoak, zalantzarik gabe».

Hauek dira saria jasoko duten herritarrak: Alaitz Labaien (bi aldiz), Aiora Aranburu, Aitziber Alustiza, Enaitz Telletxea, Garazi Arregi, Ixiar Altuna, Izaro Arebalo, Joxe Mari Mujika, Lenengo Telletxea, Maider Gaztelumendi, Nerea Unsain eta Zuhara Telletxea. Argazki bakoitzeko 50 euroko diru-saria jasoko dute.

2019ko udal egutegia etxez etxe banatuko dute datozen asteotan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!