Giro bikaina Amezketako lehen kantu-afarian

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Artola Arretxe, 'felix' 2018ko abenduaren 3a

Azaroaren 30ean ospatu genuen Amezketan, lehen kantu-afaria.

Iazko Aste Kulturalean, Periko egunean, hasi ginen Amezketan kantu-poteoak egiten, eta harrezkero, Euskararen Nazioarteko Egunean, Emakumeen Nazioarteko Egunean edo ostegun solteren batean bildu izan gara. Aurten kantu-afaria egiteko ideia sortu zen, eta pasa den ostiralean egin genuen Euskaraldia aitzakia modura hartuta. 20:00etan poteoa egin eta 21:00etan joan ginen afaltzera.

Bi akordeoilari, gitarra-jole bat, trikitilari bat eta zuzendari eta guzti, 50 bat lagun inguru elkartu ginen Zazpitturri Elkartean. Kantu-liburua ere argitaratu da, Amezketako Udalaren finantziazioarekin eta afarira gerturatu ziren guztiei banatu zitzaien.

2019an ere taldeak entsaiatzen jarraituko du, eta berriz ere kalera atera eta herrian giroa jartzen ahaleginduko gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!