Auzolanerako deialdia egin du Amezketako Udalak

Ataria 2018ko azaroaren 29a

Larrondoko larreak.

Inpernuerreka-Larrondo eta Ondarreko langara doazen bideak garbitzeko auzolanerako deialdia egin du Amezketako Udalak. Auzolana abenduaren 6an eta 8an, 09:00etatik 14:00ak arte, egiteko asmoa dute.

Ondorengo lanak egin nahi dituzte bide horietan: eroritako zuhaitzak moztu eta kendu bidea txukun utziz, zabor bilketa, ubideak garbitu, eta orokorrean bide garbiketa eta txukunketa.

Auzolanean parte hartzeko asmoa duten guztiek abenduaren 3rako, egun hori barne, udaletxean izena ematea komeni dela azaldu du udalak, bi eguneko lanaldia babesteko denboraz asegurua egin ahal izateko. Abenduaren 4an, 20:30ean, bilera egingo da kultur etxeko areto nagusian zereginak eta lanak antolatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!