Amezketako azoka, giro onean

Ataria 2018ko azaroaren 19a

30 postu inguru jarri dituzte Amezketako herri azokan, gehienak herritarrenak.

Zumadi eta Aralar ikastetxeetako gaztetxoek ere jarri dituzte postuak, ikasbidaiak finantzatzeko. Eskulanak, postreak eta pintxoak jarri dituzte salgai. Guraso elkarteak, berriz, taloak egin ditu. Giro ederrean pasa dute eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!