Amezketako eskolako haurrak, Azpeitian aktore gisa

Ataria 2018ko azaroaren 12a

Gaur hasi dira Euskal Antzerki Topaketen barruan egin ohi dituzten gaztetxoei eta eskolei zuzendutako emanaldiak, Azpeitian. Amezketako Zumadi eskolako ikasleak izan dira gaurkoan.

Azpeitiko XXXVI. Euskal Antzerki Topaketen barruan, gaur eman diete hasiera eskolei eta gaztetxoei zuzenduriko antzerki emanaldiei, Amezketako Zumadi eskolako ikasleen emanaldiarekin.

LH3tik LH6ra bitarteko ikasleak igo dira Soreasuko oholtzara, eta saioarekin hasteko, jostailugile baten istorioa kontatu dute. Hori azaltzeko, pailazoak, sorginak nahiz dantzariak igo dira agertokira, eta beste hainbat haurrek zuzenean abestu dute.

Argazki gehiago: Urola Kostako Hitzan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!