Altuna, finalerdietara

Ataria 2018ko urriaren 28a

Victorri 22-9 irabazi eta gero, Altuna III.ak Bengoetxea VI.aren aurka jokatuko du lau eta erdiko txapelketaren finalaurrekoan. Ezkurdiak eta Urrutikoetxeak jokatuko dute beste kanporaketa.

Erraz irabazi dio Jokin Altunak Victorri. Partida berdinduta hasi da, baina launa berdindu ondoren, 14-4 alde egin du amezketarrak eta aldeari eutsi dio.

Akats asko egin ditu errioxarrak, pilota asko galduz eta aukerakoak behar bezala ez baliatuz. Altuna, berriz, sendo aritu da defentsan, eta ez du asko arriskatu.

Altunaren garaipenarekin, osatuta gelditu da lau eta erdiko txapelketako finalaurrekoen koadroa. Amezketarrak Bengoetxea izango du aurkari, eta Ezkurdiak eta Urrutikoetxeak jokatuko dute beste neurketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!