Ohiko osoko bilkura, gaur

Ataria 2018ko uztailaren 26a

13:00ean egingo dute plenoa, udaletxean. Besteak beste, udal langile eta kargu publikoen soldatak gainbegiratuko dituzte eta beste hainbat mozio onartuko dituzte.

Hauxe da gai ordena:

1.- Aurreko bi udal-bilkura Akten onartze proposamena:

2018ko martxoaren 1eko ez ohiko bilkura.

2018ko apirilaren 26ko ohiko bilkura.

2.– Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

3.- AHAPOren Aurrerakin Dokumentua jendaurrean jartzeari buruzko onespena.

4.- 2018rako udal langile eta kargu publikoen ordainsarien egokitasunaren onespena.

5.- Amezketako bake epaile kargua eta bere ordezkoa hautatzea.

6.- 2016ko uztailaren 7an gertaturiko bortxaketagatik emandako sententziaren inguruko mozioa.

7.- Itsaso- Castejon Muruarte goi tentsioko lineari buruzko mozioa.

8.- Galdera eta erreguak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!