Altuna III.ak sei egunetan lau partida jokatuko ditu

Ataria 2018ko uzt. 20a, 14:02

Amezketan profesionalen jaialdia antolatu dute uztailaren 27rako; Irribarria eta Altuna III.a izango dira aurrelariak.

Jokin Altunak San Fermin Txapelketan min hartu zuen. Ordutik geldirik egon da, baina kantxetara uztailaren 22an itzuliko da, igande honetan. Aspe enpresak horrela iragarri du. Uztailaren 27ra arte, Amezketan jokatuko du egun horretan, ez du ia atsedenik izango, sei egunetan lau partida jokatuko baititu amezketarrak.   

Barakaldon, itzulera egunean, Martijarekin osatuko du bikotea Jokin Altunak. 18:00etan hasiko da jaialdia, eta Irribarria-Rezusta izango dira gorrien aurkariak.

Hurrengo egunean, uztailaren 23an, Altuna III-Zabaleta, Olaizola II - Albisu partida jokatuko da Errenterian. Jaialdia 17:00etan hasiko da eta Iñaki Artolak lehen partida jokatuko du.

Uztailaren 25ean Gasteizen egongo da Jokin Altuna. Merino II.a lagun duela Retegi Bi eta Martijaren aurka jokatuko beharko du, 18:00etan.

Uztailaren 26an Ordiziaren txanda izango da. Esku pilota jaialdia 18:00etan hasiko da, eta Altuna III eta Martijak, Irribarria eta Albisu izango dituzte aurrean. Hurrengo egunean, uztailaren 27an, etxean jokatuko du Jokin Altunak. Martija izango du lagun jaialdiko bigarren partidan; Irribarria eta Rezusta aurkari.

22:00etan hasiko da Larrunarriko jaialdia eta lehen partida Mendizabal III - Martinezek jokatuko dute, Elordi eta Tolosa anoetarraren aurka. Sarrera 15 euroan jarri dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!