Geuria da ta...

Naiara Roldan de Aranguiz 2018ko ekainaren 29a

...geuria da. Horrela dio abestiak eta horrela kantatu dute Iker Galartzak eta Joseba Usabiagak Gure Zirkuaren biraren hasieran, Amezketan.

Poxpolo eta Don Martin, zuzeneko musika, malabarak, magia ikuskizuna, trapezioa... Zirku baten ohiko elementuak baina ez horren ohiko. Izan ere, euskal zirku ibiltaria du lehenengoz Euskal Herriak. Guztiak, Iker Galartzaren amets batean jatorria izanik, eta birak ezin beste kokagune batean hasi. Amezketa, Galartza beraren jaioterrian.

Zirkoaren ohiko elementuak, baina ez ohiko eran. Euskaraz kantatu eta kontatu dute kontatu beharrekoa. Euskaraz erantzun du noski, publikoak. Publikoa bero. Ikuskizunean bero sartuta eta artistekin batera kantuan, txaloka eta parte hartzaile. 

Zirko karparen berotasuna, are beroago bihurtu dute gradetan eseritako neska-mutil, emakume-gizon eta amona-aitonek. Irribarre konplizeak, begiak dir-dirka, ahoa zabalik... Txikienen aurpegiak begiratu besterik ez, Gure Zirkuaren bira ibiltariak, geltoki bakoitzean harmailak beteko dituela aurreikusteko.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!