Bidaiari dagokionez, goizean Gernikako juntetxea eta arbola bisitatuko dituzte, eta herria bera ere bai. Ondoren, Lekeitiora joango dira Beitia-barri jatetxean bazkaltzeko, eta gero arratsaldean herria ezagutzeko aukera izango da.
Txartelaren prezioa pertsonako 30 eurokoa da, eta izena emateko egunak gaurtik hasita ostirala arte. Horretarako udaletxera joan edo bertara deitu behar da.