2018/06/14 18:00

Baserriak eta landagunea, aurkezpenak eta mahai ingurua

Baserriak eta landagunea, aurkezpenak eta mahai ingurua
Kultur etxea, Amezketa
Leire Milikua eta Gotzone Sestorain izango dira gonbidatuak. Leire Milikua baserrien huste prozesuak ekidin eta landa lurren aktibaziotik abiatuta herrietan sor daitezkeen onura sozial, ekonomiko eta kulturalaz ariko da. Bestalde, Leitzako kontsumo taldeak abiatutako prozesuak eman dituen emaitzak azalduko ditu Gotzone Sestorainek.
Bi aurkezpenen ostean mahai ingurua izango da Amezketan dauden eta abian jarri diren ekimenen arteko lotura edota proiekzio aukerak eztabaidatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!