Amestu Amezketa prozesuaren bilera Ugarten

Ataria 2018ko maiatzaren 8a

Urrian abian jarri zen Amestu Amezketa parte hartze prozesua, amezketar guztien begirada eta iritziak jaso nahi dituena, eta Amezketako Hirigintzako Plan Orokorra idazteko oinarri izango dena.

Geroztik zenbait bilera egin dira auzotarrekin, eta horiekin jarraituz, udalak bilera antolatu du Ugarteko auzotarrekin. Bilera maiatzaren 11n, ostirala, izango da, 19:00etan, Ugarteko elkartean. Auzotarrei bertara joateko gonbita egin diete udaletik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!