Dena prest Txirrita Mendi Ibilaldirako

Ataria 2018ko maiatzaren 8a

Maiatzaren 20an izango da eta irteera Amezketako Bixente aterpetik egingo dute; bi ibilaldi daude aukeran.

Maiatzak 12a da IX. Txirrita Mendi Ibilaldian izena emateko azken eguna. Bi zirkuitu daude aukeran, motza eta luzea, eta azken horretan parte hartzen dutenek Euskal Herriko 17. iraupen luzeko ibilaldien zirkuituan ere hartuko dute parte.

Ibilaldi luzean 40 kilometro egin beharko dira eta 3.000 metroko desnibela izango dute, eta ibilaldi motzekoek 22 kilometro egin beharko dituzte, 1.500 metroko desnibelarekin.
Lehen ibilaldiko parte hartzaileak 06:00etan aterako dira eta besteak, 08:30ean. Biak Amezketako Bixente aterpetik aterako dira.

Izen ematea, aurretik
Parte hartzeko 16 euro ordaindu behar dira eta izena www.zirkuitua.com webgunean eman daiteke, ordainketa bertan eginez, txartela bidez. Egunean bertan ezingo da izena eman.
Tolosako Oargi mendi elkarteak antolatzen du Txirrita Mendi Ibilaldia eta gogoratu du Txirrita martxa mendi lasterketa ez denez, ibilaldia oinez egin behar dela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!