Berrogei parte hartzaile inguru, Paxaka Txapelketan

Imanol Garcia Landa 2018ko mar. 21a, 08:37

Lau mailatan banatuko dituzte pilotariak; finalak maiatzaren bukaeran izango direla aurreikusten dute antolatzaileek

Hirugarren aldiz antolatu dute Amezketan Paxaka Txapelketa. Lau mailatan jokatuko dute pilotariek, eta guztira 40 parte hartzaile inguruk eman dute izena, iaz izan zen parte hartzea handituz.

Haurrak bi mailatan ariko dira, eta neska eta mutilek nahastutako jokatuko dute. Maila bat 11 urte arte dutenek osatuko dute, eta bestea 12 eta 13 urte dituztenek. Txapelketako beste bi mailetan nagusiek parte hartuko dute, batean gizonezkoek eta bestean emakumezkoek. Partida guztiak Ugarteko frontoian jokatuko dituzte, joko horretarako egokitu baitzuten, udalaren laguntzaz.

Partidak aurki hasiko dira eta astean zehar zein asteburuetan jokatuko dira. Finalak maiatzaren bukaera aldera izango direla aurreikusten dute, Amezketako Mendi Astearekin bat eginez.

Antolakuntzatik «ilusioz» ari dira hirugarren txapelketa hau prestatzen, eta bi gauza nabarmendu dituzte: batetik, dagoeneko hirugarren urtea jarraian dela txapelketa martxan dagoela, eta haur askok izena eman dutela. Dirudienez, Amezketan pixkana errotzen doan kirola da paxaka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!