Haurrek jolasean ospatu dute San Martin eguna

Ataria 2017ko azaroaren 11

Amezketako Kultur Asteko ekintzak amaitu dira gaur San Martin egunarekin batera. Goizean, meza eta hamaiketakoa izan dira San Martin ermitaren bueltan; arratsaldean, haurrentzako jolasak egin dituzte frontoian.

Bederatzi egunez kulturaz eta kirolaz gozatzeko tartea izan da Amezketan. San Martin eguna ospatu dute gaur, eta amaitutzat eman dituzte ekitaldiak.

Goizean, meza izan da San Martin ermitan, eta hamaiketakoa ere egin dute. Erretirodunak Txindoki jatetxean bildu dira bertsolariekin eta trikitilarekin; haurrak, berriz, jolasak izan dituzte begirale ikastaroa egiten ari diren ikasleen eskutik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!