Amezketako Kultur Asteko egitaraua 2017

Ataria 2017ko azaroaren 1a

EGITARAUA

Bihar, azaroak 3

17:30. Ierabizkar errotara bisita, arto irina egiten ikustera.

19:30. Larrunarri frontoian, Talo jatea, Gaztelekukoek antolatuta DBH4ko ikasleen alde.

Etzi, azaroak 4

III. Ergoneko Festak

11:30. V. Hiruterdiz Aurre pilota torneoko finala, frontoi zaharrean. Eguraldi txarra bada, goiko frontoian.

14:30. Bazkaria, goiko elkartean, Bixente Gorostidi eta Mikel Artola bertsolariek alaituta.

Ondoren. Bertso poteoa.

20:30. Txoootx! Altuna Anaiak frontoian. Ogitartekoak salgai edo bakoitzak berea emanda. Parrila piztuko da.

Segidan. Hemengattun taldearekin erromeria.

Azaroak 5, igandea

Azoka Eguna

10:00. Dotore-dotore jantzi eta denok Perira joateko deia luzatu dute.

17:00. Erradikalak gara, Ane Labaka eta Beatriz Egizabal oholtza gainean, bertsotan berritsuketan.

Azaroak 6, astelehena

19:30. Aralarko arkuek: iragana, gaurkoa eta etorkizuna hitzaldia, kultur etxean, Alberto Gonzalezekin.

Azaroak 7, asteartea

19:30. Sexijentziak askatuz, bakarrizketa, kultur etxean.

Azaroak 8, asteazkena

19:30. Gutik Zura dokumentala, kultur etxean, Jon Maia egilearekin.

Azaroak 9, osteguna

18:00-19:30. Perkusionante perkusio tailerra, kultur etxean.

Azaroak 10, ostirala

19:30. Herriko hiru lagunek Madagaskarren bizi eta ikusi dituztenen ingurukoak kontatuko dituzte kultur etxean.

21:00. Zerbeza Perie, Larrunarri pilotalekuan. Gaztelekukoek antolatu dute, eta jatekoa bakoitzak berea eraman beharko du.

Azaroak 11, larunbata

San Martin Eguna

11:30. Meza, San Martin ermitan.

Jarraian, bertsolariak eta trikitilariak, giroa alaitzen.

14:00. Erretirodunen bazkaria, Txindoki jatetxean, bertsolari eta trikitilariekin.

16:00. Haurrentzako jolasak frontoian edo Fernando Amezketarra plazan, Gaztelekukoen eskutik.

Ondoren. 18:00ak aldera, merienda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!