57 urteko mendizale frantsesa, 10 laguneko taldean bertaratu da goizean Txindokira. Erorikoa izan ondoren, eskumuturra hautsi du eta zorabiatu egin da. Goierriko suhiltzaileak bertaratu dira, baina azkenean zauritutako emakumezkoa bere kabuz jaitsi da menditik.
Larraitzen anbulantzia zuen zain eta lehen artapena egin ondoren, Tolosako Asuncion klinikara eraman dute sendatzera.