Azokarako postuak jartzeko eskaerak, urriaren 30a arte

Ataria 2017ko urriaren 25a

Amezketako Kultur Astearen barruan, azoka egingo da azaroaren 5ean. Kultura batzordetik azaldu dutenez, bertako produktuak erakusteaz gain, saltzeko aukera ere izango da. 

Bestalde, salmentekin batera erakusketak eta erakustaldiak izatea ere proposatzen dute: animaliak, artisautza, lan-tresnak edo garai bateko tresna bereziak. Postuak jartzeko eskaera egiteko azken eguna urriaren 30a izango da, eta horretarako udaletxera joan behar da. Kultura batzordetik herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera.

Azokaren egunean ere egitasmo berri bat abian jarriko da: Amezketa Kantari. «Euskal kantuak ikasi eta kantatuz gozatzeko aukera izango dugu kantatzea gogoko dugun guztiok. Ez da musika jakin behar, ezta ahots ona izan behar derrigorrez, bakar-bakarrik euskal abestiak kantatzeko gogoa», esan dute bultzatzaileek. Lehen proba saio laburra gaur izango dute kultur etxean, 7:40ean. Azoka egunean abesten ibiliko dira herriko plaza eta tabernetan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!