Amezketan, neurri guztietan

Ataria 2017ko urriaren 17a

Desafioa pilota ekimena aurreko astean hasi zen Amezketan, ostegunean. Bigarren eta jardunaldi erabakigarria, aldiz, igandean jokatu zen. Larrunarri pilotalekuan etorkizuneko pilotariak izan ziren ikuskizuna eskaintzen, eta lehia ederrak jokatu ziren.

Lau t'erdian, 15 urteko bi gazte aritu ziren: Alberdi II.a eta Ariztegi. Azken hau nagusitu zen 18-16ko emaitzarekin. Ondoren, kantxa osoan, Zazpi Iturriko bi pilotarik elkarren aurka jokatu zuten. Emaitza lehen partidako berdina izan zen, Zubiriaren alde, Egigurenen aurka. Azkenik, binakakoarekin amaitu zen Amezketako Desafioa. Mata-Irurita bikotea nagusitu zen Salaberria-Ibarlozaren aurka, 22-17ko markagailuarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!