Altuna da lehenengo master garailea Albisurekin batera

Ataria 2017ko urriaren 3a

I. Masters Codere Apuestas txapelketa irabazi du Altuna pilotari amezketarrak Albisurekin batera. Lehiaketa berri horren lehenengo bikote irabazle moduan geratuko dira beraien izenak.

Urrutikoetxea eta Untoria bikoteari 19-22 irabazi zioten Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako finala.

Maila handiko partida izan zen bi atzelariek jokatutakoa. Untoriak aurre egin zion Albisuri, eta azken honek partidaren bukaera aldera partidaren gogortasuna pairatu zuen. Altunak partida oso ona egin zuen eta aurreko koadroetako norgehiagoka irabazi zion Urrutikoetxeari. Altunak oso ondo bukatu zituen tantoak, eta Urrutikoetxeak tartean hutsegiteak izan zituen.

Altunak sake bat, hamabi tanto egin eta sei galdu zituen. Urrutikoetxeak sei tanto egin eta kopuru berdina galdu zituen. Atzelariei dagokionez, Albisuk tanto bat egin zuen eta bost galdu, eta Untoriak bi egin eta bi galdu zituen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!