Ugarteko herri afariko tiketak salgai daude urriaren 1era arte

Ataria 2017ko irailaren 27a

Ugarteko herri afaria egingo dute urriaren 6an. Helduen menua 25 eurokoa da: iberikoak, langostinoak, rapea parrillan, txerri kostilla, sorbetea, edaria, kafea eta kopa. Haurren menua honakoa da: patea, kroketak, hanburgesa, izozkia, ura eta freskagarriak. Tiketak Ametza, Beartzana, Arkaitzpe, Sasturain, Goikoetxeanea eta asteazkenetan Ugarteko Amuarrain elkartean eros daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!