Ez ohiko bilkura egingo dute ostegunean

Ataria 2017ko irailaren 11

Datorren ostegunean, irailaren 14an, ez-ohiko bilkura egingo dute Amezketako udaletxeko pleno aretoan, 20:30ean.

Saturnina Zabala Galarza zinegotzi berriaren kargu hartzea, Amezketako Larrunarri pilotalekuaren berriztatzea edota Altsasuko auziaren inguruko mozioa aztertuko dituzte, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!