Final laurdenetan Amezketa sartuko da

Ataria 2016ko abenduaren 16a

Euskal Herriko Pilota Elkarteen Nazio Txapelketako partidak Larrunarri pilotalekuan jokatuko dira, bihartik aurrera.

Euskal Herriko Pilota Elkarteen Arteko Nazio Txapelketa final-laurdenetan sartu da. Horrek esan nahi du, hemendik aurrerako partida guztiak Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko direla. Asteburu honetan, larunbatean eta igandean, kanporaketak 17:00etan hasiko dira. Elkarteek elkarren artean hiru modalitatetan jokatzen dute, eta bi irabazten dituenak egiten du aurrera. Lau t’erdian, buruz buru kantxa osoan eta binaka ariko dira Amezketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!