Amezketako San Martinen egitaraua

Ataria 2016ko azaroaren 9a

AZAROAK 9, GAUR

19:00. Nepal nire begietatik hitzaldia Garikoitz Zubillagaren eskutik, kultur etxeko aretoan.

AZAROAK 10, OSTEGUNA

20:30. Duela 3.500 urte Arritzagan lanean aritu ziren meatzariek utzitako arrastoen inguruko hitzaldia, Mertxe Urteagak eskainita.

AZAROAK 11, OSTIRALA

11:30. Meza, San Martin Ermitan.

Segidan. Herriko haurren bizikleta igoera San Martinera. Bertsolariak eta trikitilariak ariko dira giroa berotzen.

13:30. Haurrentzat bazkaria, Zazpi-Iturri elkartean.

Ondoren. Zinema, aretoan.

14:00. Erretiratuen bazkaria Beartzanan, bertsolari eta trikitilariekin.

16:30. Haurrentzako jolasak gaztelekukoekin, frontoian.

Ondoren. Merienda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!