Denok perira!

Irati Saizar Artola 2016ko azaroaren 6a

Asteazkenean hasi zuten hamar egunetan zehar luzatuko den kultur astea eta azoka eguna izan dute gaur. 

Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, artzain-andre jantziak armairutik atera eta frontoira hurbildu dira herritarrak azoka eguna ospatzera. Herritarren postuz bete dute frontoia eta denetarik aurki zitekeen. Frontoiaren hertz batean, talogileak zeuden lanean, erdi aldera pintxoak eskaintzen ari ziren gaztetxo batzuk eta beste ertzean Ehoziri Ibarrako jostunen taldekoak ari ziren momentuan bertan gauza ikusgarriak egiten. Beste tarte guztiak mota guztietako postuz bete dituzte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!