Egoitz Gorostidik eraman du Hiruterdiz-Aurreko txapela

Ataria 2016ko azaroaren 5a

Abaltzisketarrak Xabier Goikoetxea amezketarrari 22-10 irabazi dio. Amezketako kultur astearen barruan, gaur II. Ergoneko Festa ospatzen ari dira.

Eguraldiak ez badu laguntzen ere, giro ederra espero da gaurko. Euriarengatik, hain justu, frontoi zaharrean jokatu beharrean Altuna Anaien frontoian jokatu da Hiruterdiz-Aurre Txapelketako finala. Horrekin hasi da Ergoneko Festa eta iluntzera arte iraungo dute ekitaldiek.

14:30. Bazkaria, goiko elkartean (bazkariko txartelak tabernetan salgai, 20 eurotan, azaroaren 2ra arte).

Ondoren. Triki-poteoa.

20:30. Txoooootx! Altuna anaiak frontoian. Jatekoa nork berea eraman beharko du. Parrila piztuko da.

Segidan. Maialen, Irati eta Nagorerekin erromeria.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!