Gozatzeko eta ikasteko tartea izango da Amezketan, hamar egunez

Tolosaldeko Ataria 2016ko urr. 26a, 09:34

Kultur Astea antolatu dute Amezketan, azaroaren 2tik azaroaren 12ra arte. Hitzaldiak, antzerkiak, San Martin Eguna, Ergoneko festa, haurrentzako ekitaldiak...egitarau oparo eta zabala antolatu dute udazkenari hasiera emateko.

Egitaraua:

Azaroak 2, asteazkena 

20:30. "Eta hik zer?" antzerki-foruma, Kultur Etxeko aretoan. Doakoa da, baina sarrera mugatua du eta joan nahi duenak niri 695762843 zenbakira deitu behar du lekua hartzeko.

Azaroak 3, osteguna

20:30. "Amezketa eta kirola" liburuaren nondik norakoak, Jose Mari Otermin idazlearen eskutik, Kultur Etxeko aretoan.

Azaroak 4, ostirala

17:00. Ierebizkar errotara bisita, arto irina egiten ikustera.

20:00. Talo jatea, gaztelekukoek jarritako musikarekin girotuta. Larrunari frontoian izango da, DBH4ko ikasleen alde.

Azaroak 5, larunbata, II. Ergoneko Festa

11:30. IV. Hiruterdiz-Aurre pilota torneoko finala frontoi zaharrean (eguraldi txarra eginez gero, goiko frontoian).

14:30. Bazkaria, goiko elkartean (bazkariko txartelak tabernetan salgai, 20 eurotan, azaroaren 2ra arte).

Ondoren. Triki-poteoa.

20:30. Txoooootx! Altuna anaiak frontoian. Jatekoa nork berea eraman beharko du. Parrila piztuko da.

Segidan. Maialen, Irati eta Nagorerekin erromeria.

Azaroak 6, igandea

10:00. Azoka. Dotore jantzi garai bateko baserritarern erara eta denok perira! (azokan izena emateko azken eguna urriaren 31 da).

Azaroak 7, astelehena

20:00. Maite Gurrutxagak ilustratutako eta Alaine Agirrek idatzitako "Martin" liburuaren nondik norakoak, Xabier Mendigurenen laguntzarekin. 

Azaroak 8, asteartea

20:30. "Euskal selekzioa, gure esku al dago?" hitzaldia Txumairen eskutik, Kultur Etxeko aretoan.

Azaroak 9, asteazkena

19:00. "Nepal nire begietatik" hitzaldia Garikoitz Zubillagaren eskutik, Kultur Etxeko aretoan.

Azaroak 10, osteguna

20:30. Duela 3.500 urte Arritzagan lanean aritu ziren meatzariek utzitako arrastoen inguruko hitzaldia, Mertxe Urteagak eskainita, Kultur Etxeko aretoan.

Azaroak 11, ostirala, San Martin Eguna

11:30. Meza, San Martin Ermitan. 

Segidan. Herriko haurren bizikleta igoera San Martinera.

Jarraian. Bertsolari eta trikitilariak giroa berotzeko.

13:30. Haurrentzat bazkaria, Zazpi-Iturri elkartean.

Ondoren. Zinema, aretoan.

14:00. Jubilatuen bazkaria Beartzana jatetxean, bertsolari eta trikitilariekin.

16:30. Haurrentzako jolasak gaztelekukoekin, frontoian.

Ondoren. Merienda

Azaroak 12, larunbata

19:00. Zerbeza perie Gure Esku Dagok antolatuta Larrunarri pilotalekuan. Jatekoa nork berea eraman beharko du. Parrila piztuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!